Iritziak

Behargintzaren jarduerei esker, enpresa-jardueraren alderdi ezberdinak berriz pentsatu ahal izan ditut. Izan ere, horiek egunerokoaren premiagatik betiere baztertuak gelditzen dira. Horrez gain, beste batzuk ikusi ditut eta nire bizilagunen bestelako enpresa errealitateekin harremanetan egon naiz.

Ángel Villafáfila

Proiektuen arduraduna, Plastical Tecnologías e Ingeniería, S.L.

Behargintza Basauri-Etxebarri erakundearekin elkarlanean aritu garen urte hauetan guztietan aberastu gara eta babes handiagoa izan dugu, batez ere, une zailetan. Halako erakundeak izateagatik oso eskertuak egon behar dugu, bestelako zonetarako eta erkidegoetarako eredugarriak baitira. Mila esker.

Juanjo Pedrero

Kudeatzailea , Koala Rotulación

Behargintzak eskaintzen duen egiazko laguntza-lan etengabea azpimarratu nahiko nuke. Hala, une garrantzitsuetan aholkatu eta laguntzen du.

María Jesús Díaz

Bazkidea , Daheko Herrajes

Behargintza eskualdeko enpresa txiki eta ertainetarako ezinbesteko laguntza da. Gainera, jarduera ekonomikoa sor dadin bultzatzen du.

Aitor Sourrouille

Kudeatzailea, Zabalandi

Gure harremana Behargintzarekin 2013. urtean hasi zen. Denboraldi honetan guztian eurek antolatutako ekimenetan parte hartu dugu eta, horri esker, gure enpresa ingurunea ezagutu, barneko antolaketa hobetu, merkataritza area sendotu eta gure gaitasun profesionalak optimizatu ahal izan ditugu.

Borja Mesanza

Teknikaria, Greenloft

Gure harremana Behargintza Etxebarri-Basauri erakundearekin 2012. urtetik dator eta nahiko emankorra suertatu da, hausnarketa egin baitugu eta kudeatu nahiz aztertzeko tresnak eskuratu baitizkigu. Tratua oso hurbila izan da. Beste enpresa partaide batzuekin konplizitate handia garatu da eta beste ikuspuntuak nahiz egiteko moduak ikusi ditugu, alegia, nireekin zerikusia ez zutenak. Lan handia egin dute.

Agustín Alzola

Kudeatzailea, Eusko Klima

Gure enpresarako lortu ditugun enpresa konexioetan egindako ahaleginarengatik eta lan sendoarengatik zoriondu nahiko nuke.

Alain Iruskieta

Kudeatzailea , Goval S.L.U.

Behargintza hurbiltasunaren eta profesionaltasunaren sinonimoa da, ideia eta proiektuen egiazko fabrikaz gain.

Patxi Villegas

Kudeatzailea, VIMA Instalaciones Eléctricas, S.L.

Behargintzaren arrakastaren arrazoia enpresekin sortzen duen elkarrekintza da.
Hala, bere proiektuek funtsezko gaiak lantzen dituzte eta interes handia
sortzen dute. Ildo horri eutsiz, zonako enpresen arteko lankidetzarako polo aholkulari eta eragile eder bihurtu da.

Agustín Robredo

Marketin eta komunikazio arduraduna, Grafilur

“Entzuna izatea”, iraungitzear dagoen artea. Enpresaren errealitateari eta bere beharrei ahokatzen zaizkien ekintzak planteatzeko ezinbestekoak. Lagundu gaituzten profesionalen bertute handietako bat.

Aitz Fadrique

Komunikazio digitalaren eta e-commerceren arduraduna, Cama Nueva

Behargintzaren laguntza eta aholkularitza oinarrizkoa izan da gure enpresa abian jarri eta merkaturatzeko. KILINKA proiektu bat, gure buruetan idealizatutako ametsa, besterik ez zen lehenengo urrats horietatik gure jarduerak finkatu arte, Behargintzako teknikariak betiere gure alboan egon dira. Gidatu gaituzte, beren aholkuak entzun ditugu eta ez genituen ezagutzez eta tresnez hornitu gara.

Alberto Muro

Arduraduna , Kilinka

Behargintzarekin azkeneko bi harreman-urte hauek oso atseginak izan dira. Behargintzari esker, gure jardueraren arlo batzuetan hobetzen ikasi digu eta gure eguneroko kudeaketan eraginkorragoak gara. Gainera, gure inguruneko enpresekin, baita kanpokoekin ere, harremanak izan ditugu eta, bestela, agian, ez genituzke ezagutuko.

Jesus Blanco

Enpresaren kudeatzailea, Electricidad Blanco

Aroztegi txikia gara eta BEHARGINTZARI esker gure ezagutzak zabaldu ahal izan ditugu, bai marketingean, bai gure egunerokoarekin zerikusia duten bestelako alderdietan.

Antonio Arroyo

Kudeatzailea, Carpintería y Seguridad EKHI S.L.

Beste batzuekin lankidetzan aritzen diren enpresak

Bidagin
Euroelevaciones
Grafilur
EuskoKlima
Koala
Blanco
Deconor
Dascor
Plastical group
Norvending
Etxerre
Kalte
Hambroneta
Euskal exclusivas
Herai
iLT
a3r consulting
Aukera logistica
ekhi
Cama nueva
Goval
greenloft
Aldanor
Galburu

Proiektu azpimarragarriak

Zaintza lehiakorra

Enpresaren estrategia bideratzeko aldaketen berri izatea. Helburu honekin hainbat enpresak barneko zaintza sistemak egituratu ditu, Behargintzaren laguntzaz.

Cualitak

Lankidetza-proiektu bat da eta eskualdeko 7 enpresak parte hartzen du. Elkarren artean kooperatuz eta merkataritza sinergiak zehaztuz, merkatuko kuota zabaldu eta merkataritza aukera gehiagora iristea lortu dute.

+Industria

Proiektu honen helburua Basauri eta Etxebarriren inguruan, batetik, manufaktura industriaren gaitasunak eta, bestetik, horri lotutako zerbitzuak sakonago ezagutzea da, negozio aukera berriak identifikatzeko.

Merkataritza aukerak ingurune digitaletan

Ingurune digitala geroz eta garrantzitsuagoa da, merkataritza-aukera berrietara iristeko. Web orria merkataritza tresna bihurtzeak enpresa partaideen eskabideak gehitzen lagundu du.

Merkataritza harremanak bizkortzea

Enpresen eta pertsonen arteko kontaktua oinarrizkoa da merkataritza harreman gehiago eta hobeak bideratzeko. BHGk egituratzen dituen topaketa guneetan zure harremanen sarea zabaltzeko aukera ematen dizugu.

Enpresa sareak

Enpresen artean topaketa espazioak sendotu ondoren, enpresen arteko konfiantzazko harremanak zehaztu dira, baita ideia eta negozio aukera berriak sortu ere.

Hobekuntza planak

Gure laguntzaz zure produktu edo zerbitzua hobe dezakezu, merkatu berrietara iritsi zaitezke edo lehiarekiko desberdindu ere bai. Hobekuntza prozesuak garatu ditugu hamar bat enpresatan.

Merkataritza gaitasunak hobetzea

Zenbait enpresarekin lanean aritu gara merkataritza abileziak hobetzeko, merkataritza planak garatzeko eta, xede horrez, merkataritza sarea eta salmentak optimizatu dira.

KONTAKTUA

Baskonia 1 Kalea            944 26 94 52
48970 Basauri                elkarlanean@behargintza-be.biz

Behargintza - Basauri-Etxebarri