Basauri eta Etxebarri enpresen gaitasunak hobetzen laguntzea

1.Diru-laguntzaren xedea eta helburua:

Enpresen gaitasunak hobetzen laguntzea. Horretarako, lehiakortasuna hobetzeko proiektuak diseinatzeko edota eta garatzeko laguntzak emango dira.
2.Hartzaileak
Basauri edota Etxebarriko enpresa txikiak, lehiakortasuna hobetzeko prozesu batean daudenak edo lan horri ekin nahi diotenak.
3.Bete beharreko baldintzak:
·2017ko uztailaren 1a baino lehen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea

·Enpresa txikia : 50 langile baino gutxiago, egungo negozio bolumena edo balantze orokorra <= 10 milioi euro.

·Ondorengo jarduera ekonomiko hauetan ez jardutea: merkataritza, ostalaritza, hurbiltasunezko zerbitzuak, zerbitzu profesionalak.

·Zergak ordainduta izatea.

·Diru-laguntza publikoak lortzeko aukera ukatua ez izatea.

·Laneko Arriskuen Legeak eskatutakoa betetzea.

4.Diruz laguntzekoa den egitatea eta zenbatekoa:
Oinarrietan ezarritako arloetan lehiakortasuna hobetzeko proiektuak diseinatzeko edo eta garatzeko laguntza teknikoa.

Enpresak proiektua gauzatzeko egin duen gastuaren % 80koa izango da diru-laguntzaren zenbatekoa, eta gehienez 3.000 jasoko dira proiektu bakoitzeko.

Ez dira diruz lagunduko: inbertsioak, enpresaren langileen barneko lanari dagozkion gastuak, gastu arrunta, zergak.

5.Eskabideak aurkezteko epea:
2017/11/27 – 2018/01/31
6.Informazio gehiago eta eskabideak:

www.enpresakelkarlanean.com

www.behargintza-be.biz

elkarlanean@behargintza-be.biz

94 426 29 99 / 94 426 94 52 / 94 426 94 65

Baskonia Kalea 1 (Basauri)

· Oinarriak | · Eskaera Orria

Informazio gehiago eta eskabideak:

Formularioa