Egurbide

EGURBIDE PROGRAMA

Basauri- Etxebarriko egur enpresen merkataritza zorroa zabaltzea
1. NORENTZAT

Basauri eta Etxebarriko egur-altzari sektoreko espresak

2. HELBURUA

Negozio eta bezero dibertsifikazio aukera berriak identifikatzea, eta balizko bezeroekiko merkataritza-elkarrizketak lortzea

3. PROGRAMA

1.fasea:
ENPRESEK MERKATU BERRIEI HELTZEKO DITUZTEN GAITASUNAK AZTERTZEA: Gaitasunen eta baliabideen diagnostikoa egingo da, enpresaren egungo kokapena, xede duen merkatua zein den aztertu eta lehiakideen analisia egingo da.

2.fasea:
NEGOZIO ETA BEZERO DIBERTSIFIKAZIO AUKERA BERRIAK IDENTIFIKATZEA, ETA MERKATARITZA ELKARRIZKETAK LORTZEKO LAGUNTZA KOMERTZIALA: Enpresen potentzialtasunak identifikatzen lagunduko da, aukera berriei buruzko ezagupena emango zaie, bezero berriak identifikatuko dira, bezero horietara egokitzen lagunduko zaie, eta balizko bezeroekiko merkataritza-elkarrizketak lortzen ahaleginduko da.

4. BANAKAKO AHOLKULARITZA

Laguntza erabat pertsonalizatua. Banakako saioen bitartez, enpresari bezero berriak bilatzen lagunduko zaio.

5. EGUTEGIA

Ekimenaren aurkezpena: 2017/02/02 14:00 – 16:00 Lekua: Behargintzan, Baskonia 1, Basaurin

1.fasea: 2017KO OTSAILA-MARTXOA
2.fasea: 2017KO MARTXOA-IRAILA

PLAZA MUGATUAK!

 

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK

944 269 465 / 944 269 452
elkarlanean@behargintza-be.biz

Bidali hurreungo formularioa izen-emateko

Egurbide Formularioa