Lege ohar honek Basauri-Etxebarriko Behargintzako www.enpresakelkarlanean.com Interneteko atariaren zerbitzuaren erabilera araupetzen du (aurrerantzean “Web gunea”), Baskonia kalea 1., Basauri 48970 helbide sozialarekin eta Merkataritzarako Erregistroan izena emanda.
Legeak
Oro har, Basauri-Etxebarriko Behargintza eta Web guneko zerbitzu telematikoen Erabiltzaileen arteko harremanek Espainiako legeei eta jurisdikzioari men egiten diete.
Alderdiek espresuki uko egingo diote dagokien foruari eta Bilboko Epaitegiei eta Auzitegiei men egiten diete, kontratuaren baldintza honen interpretazioan edo exekuzioan sor litekeen edozein auzi ebazteko.
Edukia eta erabilera
Erabiltzaileari jakinarazi zaio eta onartzen du web gune honetan sartzerakoan, nolabait, Basauri-Etxebarriko Behargintzarekin harreman komertzial bati hasiera emango zaiola.
Web gunearen titularrak ez du bere gain hartuko kolaboratzaileek bertan adierazitako iritzien erantzukizuna. Basauri-Etxebarriko Behargintzak bere Web gunean egoki deritzon aldaketak aurretik jakinarazi gabe egiteko eskubidea du, hortaz, haren bidez eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ditzake, esaterako: horiek aurkezten diren era edo horiek zerbitzarietan kokatzeko era.
Jabetza intelektuala edo industriala
Web orriko edukiaren jabetza intelektualeko eskubidea, bere diseinu grafikoa eta kodeak Basauri-Etxebarriko Behargintzako jabetzakoak dira eta, horrenbestez, debekatu egiten da horiek kopiatzea, banatzea, publikoki jakinaraztea, eraldatzea edo web orriaren edukiekin egin daiteken beste edozein jarduera, ezta iturriak aipatzen direnenean ere, Basauri-Etxebarriko Behargintzak idatziz horretarako baimena ematen duenean izan ezik. Enpresaren web orrian agertzen diren edozein motatako izen komertzial, marka edo ikur desberdinak haien jabeenak dira eta legeak babestuta daude.
Estekak (linkak)
Basauri-Etxebarriko Behargintzako web orrian agertuko diren estekek (linkek) informaziorako xedea dute bakarrik eta ez dute, inolaz ere, iradokizunik, gonbidapenik edo hariekiko gomendiorik egingo.
Datuen konfidentzialtasuna eta babesa
Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Basauri-Etxebarriko Behargintzak Erabiltzaileari jakinaraziko dio izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatu desberdinak daudela, Basauri-Etxebarriko Behargintzak sortuta bere erantzukizunpean, Erabiltzaileekin garatutako harremana mantentzeko eta kudeatzeko, bai eta informazio zereginak burutzeko ere. Zuk espresuki baimenduko duzu datu horiek aipatutako fitxategietan sartzea eta Basauri-Etxebarriko Behargintzako produktu/zerbitzuen informazio komertzialak igortzea. Baldintza orokor hauek onestean, Basauri-Etxebarriko Behargintzak Erabiltzailearengandik zerbitzuak eskaintzeko nahitaezkoak izango diren datuak bildu beharko ditu.
Fitxategiak eta formularioak erregistratzea
Erregistro formularioa nahitaez bete behar da web orrian eskainitako zenbait zerbitzu eskuratu eta erabili ahal izateko. Ez badira eskatutako datu pertsonalak ematen edo ez bada datu babesteko politika hau onartzen, ezingo da izaera pertsonaleko datuak eskatzen diren edozein promoziotan harpidetu, erregistratu edo parte hartu.
Izaera Pertsonaleko Datu Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat eginez, jakinarazten dizugu erregistratu ondoren lortzen diren datu pertsonalak hurrengo fitxategietako batean sartuko direla: xxxx (1111 kod.), xxx (1111 kod.) eta xxx (1111 kod.). Horiek Basauri-Etxebarriko Behargintzako jabetzakoak dira, Baskonia kalea 1., Basauri 48970 helbidearekin eta horiek LOPDE, EDk garatzen duen araudian ezarritakoari egokitu zaizkio (abenduaren 21eko 1720/2007).
Emandako datuak zehatzak eta zuzenak izatea
Erabiltzailea da barne sartutako datuak zehatzak eta zuzenak izatearen erantzule bakarra, beraz, Basauri-Etxebarriko Behargintza, horri dagokion edozein erantzukizunetatik salbuetsita egongo da. Erabiltzaileek bermatzen dute emandako datuak zehatzak, indarrekoak eta zuzenak direla, eta, nolanahi ere, erantzukizuna beren gain hartuko dute eta behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartuko dute.
Erabiltzaileak erregistroa edo harpidetza onartzen du formularioan informazio osoa eta zuzena ematean. Basauri-Etxebarriko Behargintzak ez du bere gain hartuko berak osatu ez dituen eta beste iturri bati dagozkion informazioak zuzenak izatearen erantzukizuna, beraz, aipatutako informazioa erabiltzearen ondorioz, sor litezkeen aurreiritzi hipotetikoen erantzukizunaz ere salbuetsita izango da. Basauri-Etxebarriko Behargintzak web orriko informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea dauka, bai eta aipatutako informazioarekiko sarbidea mugatzeko edo ez baimentzeko eskubidea ere. Basauri-Etxebarriko Behargintza Erabiltzaileak pairatu dezakeen edozein kaltez salbuetsita egongo da, Basauri-Etxebarriko Behargintzak emandako informazioan izandako akatsak, okerrak edo ez-aipatzeen ondorioz, baldin eta zentrotik kanpoko iturritik baldin badator.
Helburuak
Basauri-Etxebarriko Behargintzako helburuak Erabiltzailearekin garatutako harremana mantentzea eta kudeatzea da, bai eta Erabiltzaileari informazio, prestakuntza, lan bitartekotza eta laguntza eskaintzea ere.
Adingabeak
Gure zerbitzuetako batzuk adingabeei zehazki zuzenduz gero, Basauri-Etxebarriko Behargintzak gurasoen edo tutoreen baimena eskatuko du, datu pertsonalak biltzeko edo, hala dagokionean, datu horiek modu automatizatuan tratatzeko.

Datuak hirugarrenei lagatzea
Basauri-Etxebarriko Behargintzak ez die hirugarrenei daturik lagako, Basauri-Etxebarriko Behargintzako jabetzako fitxategien helburuak betetzeko beharrezkoa denean izan ezik, alegia, Erabiltzailearekin garatutako harremana mantentzea eta kudeatzea, eta Erabiltzaileari zuzenduriko informazio, prestakuntza, lan bitartekotza eta laguntza zereginak.
Datuetan sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak aitortzea
Zure jakinarazpenak igorri eta datuetan sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak egikaritu ahal izango dituzu elkarlanean@behargintza-be.biz Interneteko helbidean edo ohiko postaren bidez, Baskonia kalea, 1., Basauri 48970 helbidera jota. Aipatutako eskubideak aitortzeko eta Datu Babesaren Agentziako urtarrilaren 19ko 1/1998 Araua betetzeko, zure nortasuna egiaztatu behar duzu Basauri-Etxebarriko Behargintzan. Horretarako Nortasun Agiri Nazionaleko edo Zuzenbidean onartzen den bestelako baliabideren fotokopia igorri beharko duzu. Hala ere, erregistro datuak Web Gunean bertan aldatu edo zuzendu ahal izango dira, aurretik erabiltzailearekin eta pasahitzarekin identifikatuta.
Segurtasun neurriak
Basauri-Etxebarriko Behargintzak Datu Pertsonalak babesteko legeak eskatutako segurtasun neurriak eskuratu ditu, eta Basauri-Etxebarriko Behargintzari emandako Datu Pertsonalak galdu, oker erabili, aldatu, baimen gabe erabili eta lapurtzea saihesteko, eskuragarri dituen baliabide eta neurri teknikoak instalatzen saiatzen da. Enpresak ez du bere gain hartuko honako hauetatik eragindako kalteen erantzukizuna, besteak beste: interferentziak, ez-aipatzeak, etendurak, birus informatikoak, telefono matxurak edo deskonexioak sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan, Basauri-Etxebarriko Behargintzari ez dagozkion kausek eraginda, atzerapenak edo blokeoak sistema elektroniko honetan, telefonozko lineetako akatsek edo gainkargek eraginda edo gainkargak Datu Prozesuen Zentroan, Interneteko sisteman edo beste sistema elektronikoetan, bai eta hirugarrenek eragin ditzaketen kalteak ere, Basauri-Etxebarriko Behargintzako kontroletik kanpoko lege aurka tartean sartzeagatik. Hala ere, Erabiltzaileak kontuan eduki behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla erasoezinak.
Onartzea eta Baimentzea
Erabiltzaileak aitortzen du jakinarazi zaizkiola datu pertsonalen babesari buruzko baldintzak, eta onartzen eta baimentzen du Basauri-Etxebarriko Behargintzak horiek modu automatizatuan tratatzea, Datu Pertsonalen Babesari buruzko Politika honetan adierazitako moduan eta helburuetarako. Atariak eskainitako hainbat zerbitzuk baldintza partikularrak izan ditzake, Datu Pertsonalen babesaren esparruari dagozkion aurreikuspen zehatzekin.